XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bere Seme maitearengan ain ugari eman digun graziaren aintzak Bera gorespenez bete dezan.

Seme onengan, bere odolaz dugu erospena, eta pekatuen barkamena; alakoa izan da Aren grazi-aberastasuna.

Oparo ixuri bait digu bere grazia ezaguera osoz eta jakinduriaz: bere naiaren misterioa ezaguterazi digu, bere onginaiez erabakita zeukana, garaia zetorrenean beteko zuena: Zeruko eta lurreko gauza guztiak Kristogan bilduko dituela, Berau buru dela.

Kristogan oiñordeko gertatu gera gu ere; ortara deituak izan gera, gauza guztiak Berak nai bezala egiten dituenaren erabakiz.

Eta Kristogan uste on izan genuenok, Jainkoaren aintzaren gorespen izango gera.

Baita zuek ere egiaren mezua entzun duzuenok, zuen salbamenaren berri zoragarria, alegia ori sinistean, agindutako Espiritu Santuaz seiñalatuak izan zerate.

Eta Espiritu Santua dugu gure oiñordekotasunaren baikuntza, Jainkoaren aintzaren gorespenerako, bere errian denek salbamen betea iritxi bitartean.